Atsegin Txokoa Bizipen Proiektua Zarauzko Ludotxo Ludotekan

0

Apirilaren 23an hasita, datozen lau ostiraletan Atsegin Txokoa Bizipen proiektua gauzatuko da Zarauzko Ludotxo Ludotekan. Saio hauek 4-8 bitarteko haurrentzat zuzenduak daude eta bertan, barre egin, antzeztu, jolastu, arnasa hartu, erlaxatu eta dantza bezalako ekintzak egingo dira.

Proiektu honek aforo mugatua izango du, 10 pertsonakoa, beraz, Ludotekan izena eman beharko da bertan parte hartu ahal izateko.

Jardunaldi hauek Hezkuntza Ber2k, Kabia Elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatzen ditu. Informazio gehiago Ludotxo Ludotekan (Iturribidea 24-26), telefonoz (660685001 – 602216862) edo e-mail bidez (zarauzkoludoteka@gmail.com).