Ziklomotorren azterketa Azpeitian pasatzeko aukera izango da maiatzaren 10ean

0
Maiatzaren 10ean, ziklomotorrei IAT-a pasatzeko aukera izango da Azpeitian. Azterketa egin nahi dutenek aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa da. Hitzordua hartzeko 943 769 753 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek.

Urtero gisa, ziklomotorrei IAT-a pasatzeko aukera izango da Azpeitian. Horretarako, maiatzaren 10ean IAT mugikor bat etorriko da eta 9:00etatik 14:00ak arte izango da bertan.

Azterketa egin ahal izateko, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

– Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez).
– Zirkulazio-baimena.
– Derrigorrezko asegurua
– Titularraren NAN zenbakia

Azterketaren prezioa 28,75 eurokoa izango da.

Zerbitzua ondo eman eta antolatu ahal izateko, jendeak aurrez hitz-ordua hartu beharko du honako telefonoan: 943 769 753.