Altzan baratze profesional gisa gaitutako Urban Lur proiektuak

0

Donostiako Udalak Altzan baratze profesional gisa gaitutako Urban Lur proiektuko sei lurzatiak dagoeneko nekazaritza-sektoreko ekintzaileek okupatu dituzte. Horietako bat Caritasek, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duenak, egin du. Baratzetako lurra prestatu eta ereiteko laguntza tekniko pertsonalizatua jaso dute nekazari berriek, eta laguntza teknikoa −pertsonala nahiz taldekoa− ere izango dute ekoitzitako elikagaiak merkaturatzeko.

Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, “ekimen hau sortu dugu gure hirian nekazaritza-sektorea aktibatzeko eta nekazaritza-proiektu bat kudeatzeko prest dauden ekintzaileei lan-eskaintza bat emateko. Hala, lurra lantzeko eremu eta azpiegiturak, lurra lantzeko tresnak, nekazaritzako prestakuntza teknikoa eta produktuak merkaturatzeko laguntza eta aholkularitza eskaini dizkiegu. Horrekin, bi helburu lortu nahi ditugu: batetik, autoenplegua sustatzea eta, bestetik, merkaturatzera bideratutako baratzako produktuen tokiko ekoizpena areagotzea”.