Donostiako UDA-2021 kanpainako ikastaroetan izena emateko epea maiatzak 3an irekiko da

0

Donostia Kirolak udako kirol jardueren «UDA-21» kanpaina aurkeztu du, kanpaina honetan parte hartzen duten hiriko 35 kirol entitateek prestatu dituzten ikastaro eskaintza zabalarekin. Ikastaroak ekainaren 21ean hasi eta irailaren 10ean bukatuko dira.

Jarduera guztiak egungo osasun egoerara egokitu dira, bai talde bakoitzeko pertsona kopuruari dagokionez, bai entitateek hartutako higiene neurriei dagokienez.