Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako pisu batetan bizi zen gazte bat hil da Gipuzkoan

0

K.M. gaztea, 18 urtekoa, marokoarra, hil egin zen atzo bere logelan zegoen bitartean. Gaztea, Eusko Jaurlaritzako berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako autonomi etxe batetan bizi zen, Gipuzkoan. Zantzu guztiek bere buruaz beste egin ahal izan zuela erakusten dute. Gaztea logelan sartu eta hezitzaile bat haren bila joan zen arte 15 minutu soilik igaro ziren. Hezitzaile honek eta pisukide batek erreanimazio lanak hasi zituzten arren, ezin izan zuten bere bizitza salbatu.

Euskadiko gazte justizia sistemaren profesionalak atsekabetuta agertu ziren atzo, gertakariaren zoritxarreko amaieragatik; K.M. gaztea egoitza honetan bizi zen abendutik, aurretik Ibaiondoko zentroan izan zela.

Eusko Jaurlaritzak hasi ditu, dagoeneko, gorpua Marokora aberriratzeko izapideak; bertan zuen gazteak familia.

Gaur bertan, Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua pisu honetara joan da, dolumina adierazteko hildakoaren pisukideei eta hezitzaileen taldeari. “Nire babes osoa azpimarratu nahi diet gure zentroetako talde profesionalari. Denok hunkituta gaude” aitortu du sailburuak, onartuz kolpe gogora jaso dute denek.

“30 urte baino gehiago daramatzagu gazte eta adingabeekin lan egiten eta, zalantzarik gabe, gaurko eguna urte guzti hauetan izan ditugun gogorrenetarikoa da neska-mutil hauei laguntzeko lan egiten duten profesional guztientzat”.

Eguerdian, Artolazabal Justizia Batzordeko Legebiltzarreko taldeen bozeramaileekin batu da, heriotzari buruzko informazio guztia emateko. Sailburuak transmititu die Sailak bere konpromisoa mantentzen duela gazte justiziaren sistemaren baloreekin.

 

 

 

Gazte Justizia

Zehazki, pasa den martxoan, 2020-2024rako bosgarren Gazte Justizia Plana aurkeztu zen; 100 milioi euroko aurrekontua du. Plana berreztearen bidezko prebentzioan oinarritzen da.

Aurreko planek agerian utzi dute gazte-delinkuentzia eta berrerortze-tasa globala pixkanaka jaisten doazela; % 20tik behera dago. Egiaztatzen da, era berean, ingurune irekian esku hartzeko eredua finkatu dela eta neurri irmoen aurrean kontziliaziorako eta erreparaziorako prozesuak gero eta gehiago erabiltzen direla.

Gaur egun, Euskadik 131 plaza ditu zazpi heziketa-zentrotan; ingurune irekiko zerbitzuetan 48 gazteri ematen zaie arreta, prestakuntza- eta hezkuntza-motako neurriekin.