VI. BAFFEST Jaialdia hasiko da Barakaldon

0

Martxan da, Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik sustatutako Emakume argazkilarientzako Barakaldoko VI. BAFFEST jaialdia. Bizkaiko udalerria emakumeen zigilua duten argazki onenez beteko du urriaren 1etik 31ra. Emakume Argazkilarien BAFFEST Lehiaketak eta Sail Nagusiak osatzen dute jaialdia hasieratik, eta aurten berritasun bat dakar, Estatura jauzi egingo du. Horrela, euskal emakume argazkilari onenarentzako sari bat eta estatuko argazkilari onenarentzako beste bat izango ditu. Barakaldoko Udalak datorren maiatzaren 13an aurkeztuko du sari hori Madrilen. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak, Nagore Legarreta Emakume Argazkilarien BAFFEST Lehiaketaren arduradunak eta Maria Azkarate 2020ko BAFFEST Lehiaketaren irabazleak aurtengo edizioaren xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean prentsaurrekoan, El Retiro kalean, komunikabideekin egin den topaketa batean, Maria Azkarateren «Hirugarren Paisaia» erakusketaren babespean.

BAFFESTen helburua argazkigintza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea da, herriko eguneroko espazio komunetan jarritako argazkien bidez. BAFFESTek defendatzen dituen balioak artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta bizikidetza dira.