Barakaldoko udal haur-eskoletan aurkeztutako inskripzio guztiek jaso dute erantzuna

0

Amaitu dute Barakaldoko Udal Haur Eskolek matrikulazio-aldi ofiziala, familiek emandako izen-emate guztiei erantzunez. Zehazki, 129 eskaera jaso dira Arteagabeitia, Urban eta Llano zentroetan libre dauden 144 tokietarako. 2020-2021 ikasturtean baino bederatzi eskaera gutxiago izan dira (138 eskaera jaso ziren), eta jaitsiera hori pandemiaren egoerari eta jaiotza-tasari zor zaio. Gaur egun, hiru eskoletako batean plaza hutsak geratu dira 2019, 2020 eta 2021ean jaiotako adingabeentzat; beraz,  haur eskoletan matrikulatu nahi duten familiak badaude, edozein eskolarekin jar daitezke harremanetan.

Joan den martxoan itxi zen matrikulazio-aldi ofiziala, eta, beraz, onartutako ikasleen behin betiko zerrendak eta 2021-2022 ikasturterako itxaron-zerrendak argitaratu dira. “Datorren ikasturterako, jasotako eskaeren kopuruak behera egin duela nabaritu dugu, batez ere koronabirus pandemiaren garaian familiek izandako aldaketengatik, eta jaiotza-tasak behera egin duelako”, adierazi du Rakel Olalla Emakume Arloko buruak.