BAFFESTE 2021 emakume argazkilarien VI. lehiaketa aurkeztu du Barakaldok

0

Hori du Barakaldoko Udalak bultzatu eta  Fotopop Producciones Culturales-ek bideratutako Emakume Argazkilarien aurtengo lehiaketak nobedade, eta  emakume-zigilua duten argazki onenez josiko du udalerri bizkaitarra urriaren 1etik 31ra.

Lehiaketa Estatura zabaltzeak duen garrantzia azpimarratu du Del Campo alkateak. “Artearen bidez hirigunean eraldatu eta emakume argazkilarien lana ikusgaitzeko xedez sortu zen jaialdiaren seigarrena dugu aurtengoa.  Estatura egindako jauziak, kultur mapan kokatu du orain Baffestek Barakaldo, bai eta gure hiriaren enbaxadore onenetako bihurtu ere, bai gure mugen barruan, bai gure mugetatik haratago”, adierazi du, emakume argazkilarien edizio honetan parte hartzera animatuz.

Herriko gune komunetan jarritako argazkien bidez, argazkia arte-adierazpide gisa herritar guztiei agertzea xede duen hitzordu honetara biltzeko oinarriak zabalik daude. Artea, kultura, emakumea, berdintasuna, iriste-erraztasuna eta elkarbizitza dira BAFFESTek defendatzen dituen balioak.