Denis Urubko alpinista ezagunari harrera egin dio Azpeitiko Udalak

0
Nazioarteko alpinismoko izan handia atzotik Azpeitian da. Lagun Onak Mendi Bazkunak gonbidatuta da herrian, eta arratsaldean 19:00etatik aurrera Soreasu antzokian izango da hitzaldia eskaintzen. Nagore Alkorta eta Aitor Bereziarttuak egin die harrera: “Eskerrik asko Azpeitian izateagatik. Azpeitia oso herri mendizalea da, eta gustura sentitzea espero dugu”, adierazi dio Alkortak. Azpeitiko Udalaren izenean, oroigarri bat ere eman dio.

Denis Urubko 2009an, hamalau zortzi milakoak igo zituen hamabosgarren pertsona izan zen; oxigenorik gabe igo zituen bederatzigarrena besteak beste.