Batan eta Zapardiel ibaien ur-goraldiei aurre egiteko behin betiko proiektua onartu da

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, behin betiko onartu du Batan eta Zapardiel ibaien goraldiei aurre egiteko proiektua. Aldez aurretik,  nahitaezko proiektuaren ingurumen-ebaluazioa izapidetu eta ondoren jendaurrean jarri da. Beraz, lanok egikaritzeko beharrezkoak diren lursailak URAren esku daudenean, obrak berehala lizitatuko dira.

130.000 m³ edukiera duen uholdearen emariei eusteko putzu bat eta 2.380 m-ko lurpeko eroanbide bat eraiki nahi dira, Batan ibaiaren emariak Ali ibaira 1 m ³/s-raino bideratzeko. Uholdeei  aurre egiteko Gazteizek  duen defentsa-jarduera garrantzitsua da, eta 6,3 milioi euroko kostua du  (BEZa barne).

Jarduera horren helburua bikoitza da. Alde batetik, Gasteizko hiri-bilbearen hegoaldean segurtasuna areagotu nahi da, Gasteizko Mendietan jaiotzen diren bi ibaien ur-goraldien aurrean. Hiriaren hegoaldeko uholdeen uholde-orbanaren hedadura nabarmen arintzea da helburua. Horretarako, aipatutako 130.000 m ² -ko emariei eusteko putzua sortuko da antzinako legar-uztiatze eremu batean.

Bestalde, jarduketa aprobetxatu nahi da emari garbiak Gasteizko saneamendu-sarean sartu ez daitezen eta Krispiñako HUAren arazketa-errendimenduan eraginik izan ez dezaten; hau da, HUAren arazketa-errendimendua hobetzeko saneamendu-sarean sartzen den emaria murriztu nahi da. Gasteizko hirigunean sartu ondoren, hiria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen kolektorearean sartzen dira ibaiak. Kolektore hori saneamendu-sarearen parte da, eta ondoren HUAn tratatzen da. Beraz, arazo bat sortzen da tratatu beharreko ur-bolumenak handitzen direlako, eta uraldietako emari-puntek araztegiaren funtzionamendu normala baldintzatzen dutelako.

Beraz, urtean zehar Batan eta Zapardiel ibaietatik igarotzen den uraren ahalik eta bolumen handiena Ali ibaira bideratzeko diseinatu da obra. Horretarako, lurpeko eroanbide hori eraikiko da: 2.380,70 m-koa, eta 1,00 m3/s-rainoko edukiera izango duen. Nolanahi ere, uraren desbideratze horrek bi ibaien emari ekologikoa errespetatuko dute ur gutxiko aldietan, urteko sasoi guztietan.