Hasi dira Azpeitiko Aratz-errekako frontoia konpondu eta saneamendu sarea hobetzeko obrak

0
Aratz-erreka auzoan hainbat hobekuntza egiteko obrak hasi ditu Udalak. Bi hilabete inguru iraungo dute lanek eta frontoiko estalkiko itoginak eta heztasunak konpondu, eliza aurreko ataripeko estalkia hobetu eta saneamendu sarea egokituko dira.

Martxan dira Aratz-Erreka auzoko obrak. Lan horien baitan, alde batetik, auzoko saneamendu sarea orokorrarekin lotzeko hainbat obra egingo dira; besteak beste, auzoko komun publikoak lotuko dira. Horretaz gain, azpiegiturei dagokionez, argiteria, elektrizitatea eta telefonia kanalizazioak ere gingo dira auzoan.

Beste aldetik, frontoiko estalkian dauden itoginak eta hezetasunak konponduko dira. Horretarako dauden teilak kendu eta horien azpian dagoen egitura iragazgaiztuko da, estalkiaren gainazal osoan taula hidrofugoak eta iragazgaizte-xafla bat instalatuz. Era berean, egoera txarrean dauden teilak eta oso hondatuta dauden egiturako egurrezko habeak birjarriko dira. Frontoiko frontiseko zuloak konpondu eta pintatu ere egingo da.

Azkenik, elizako sarreran dagoen ataripeko estalkia iragazgaiziko da, fatxadaren eta estalkiaren arteko zuloan mortero bat aplikatuz. Era berean, egoera txarrean dauden teilak eta kanaleta berriz jarriko dira.

Auzoko hobekuntak egiteko 128.858,30€ko inbertsioa egingo da eta lanak Asier Larrñaga Orbegozo enpresak egingo ditu. Bi hilabeteko epean lanak bukatuta izango dira.