Hezitzaile bat egongo da Zarauzko Biotopoan

0

Ingurumen sailak gogorarazten du ezin dela biotopoan sartu, babestuta dagoelako landareentzat eta hegaztientzat bereziki garrantzitsua da eta. Nahikoa informazio-kartel daude, baina, horrez gain, Ostiraletik igandera hezitzaile bat egongo da kanalaren inguruan, gune horretara sartzerik ez dagoela jakinarazteko. Gauza bera egingo da abuztuko beste asteburu batzuetan ere.