Erreskatea Cotorrillo mendian

0

Joan den larunbatean, goizeko hamabiak laurden gutxi aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan jaso zuten dei baten bidez laguntza eskatu zuten, Kuartangon, Arabako Arkamu mendizerran, 58 urteko mendizale batek orkatila okertu zuela esanez.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak mobilizatu zituen istripua izan zuen gizonari laguntzeko. Zauritua Gasteiza eraman zuen aireontziak, eta Txagorritxu Ospitalean artatu zuten.