Ondarroako zubi birakariaren bi egiturak jarri dira

0

Ondarroako zubi birakariko bi egiturak beren biraketa-mekanismoen gainean jartzeko maniobra gaur amaitu da, bederatziak baino lehentxeago. Bigarren besoa, atzo jarri ezin izan zutena, gaur goizean jarri dute.
Operazioa amaituta, datozen asteetan azken doikuntzak eta urbanizazio-erremateak egingo dituzte, pasabidea martxan jartzeko.