Lehoiek San Mamesen jokatuko dute Realaren aurkako derbia

0
Athletic Clubek eta Realak elkarren aurka jokatuko dute datorren igandean, irailak 12, San Mamesen. Denboraldi honetan Iraia Iturregiren taldeak etxean jokatuko duen lehen partida izango da eta Katedralean jokatuko den lehen liga partida.
Talde txuri-urdinaren aurkako norgehiagoka 12:00etan izango da. San Mamesen jokatuko den partidara joan nahi duten bazkideek (gizonezkoen taldeak bezala, COVID-19aren murrizketek mugatutako edukiera izango dute) webguneko Bazkideen Txokoaren bidez eman ahal izango dute izena, bihar, asteartea, jakinaraziko den prozesu batean.