Inicio albisteak Abiatu da “Euskal Herri barneko mundubira” ekimena Getariatik

Abiatu da “Euskal Herri barneko mundubira” ekimena Getariatik

0

Ekimenaren helburua da Euskal Herri itsastarra deskubritzea, gure historiaren kontakizun hori berreskuratzea eta gaur egungo gizartearen esku jartzea.

Partaideek iruditan jasoko dute ibilbide osoa, dibulgazio-dokumental bat ekoizteko, eta, horren bidez, ekimenaren emaitzen berri eta gure lurraldearen itsas historiaren berri emateko. Bestalde, Ander Izagirre idazle eta partaideak  bidaia-liburu batean jasoko du esperientzia, bidaiaren kronika eta kontakizun historikoa uztartuz.

Gogoetarako gunea

Asmo nagusia da ibilbide pilotu bat sortzea; kirolaren bidez gure historiarekin lotuko gaituen bide bat. Eta, horrekin batera, Euskal Herriko txirrindulari-bideen artean errotzea. Baina horrez gain, proiektuak badu beste helburu bat; izan ere, ibilian-ibilian, partaideek gogoetarako zenbait gune bideratuko dituzte, lehen itsas birarekin lotura duten gaur egungo gaiei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko.  Horretarako, ibilbideko hainbat puntutan, partaideek elkarrizketak izango dituzte jakintzaren hainbat arlotako adituekin, eta hainbat esperientzia eta ekarpen bilduko dituzte, taldearen dinamika aberasteko.

Getarian bertan bukatuko da ekimena, irailaren 8an. Aurretik, besteak beste, Oriotik eta Zarauztik ere igaroko da zeharkaldia. Elkano Fundazioak antolatu du egitasmoa eta Urola Kostako Udal Elkartea ekimenaren sustatzaile da, fundazioko patrono den heinean.

Jarraian doa atzoko aurkezpeneko bideoa: