MUSIKA LOTURAK’ PROGRAMAREN BIGARREN EDIZIOA

0

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikide Zentroak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) ‘Musika Loturak’ programaren bigarren edizioa antolatu dute, musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez konektatzen duten hainbat emanaldirekin.

Errepertorioan XX. mendeko abangoardietako musika klasikoaren estetika eta praktika artistiko berrienak kontrastatzen dituzten lanak daude.

Edizio honetako kontzertuenbigarren hitzordua Atrioan izango da, irailaren 2an, saio bikoitzean, 18:30etan eta 20:00etan.

Sarrera dohanik izango da, leku guztiak bete arte.

 

Irailak 2

  • Diego Sabio: Maelstrom (7’)
  • Salvatore Sciarrino: Autoritratto nella notte (7’)
  • M. Ravel: Ma mere l’oye, suite (18’)
  • Azken pieza laburra

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Mikel Fernández, zuzendaria