Zarauzko gaztelekuaren irekiera

0

Irailaren 1ean Nerabe Zerbitzua berriz zabalduko da. Gainera, larunbatean irekiera festa antolatu dute hezitzaileek nerabeak bertaratzeko.

Udara ederra pasa dute nerabeek beraientzako antolatutako ekintzetan eta Udagazte programan. Orain, abuztuko etenaldiaren ostean, indar berriturik itzuliko dira berriro ere. Irailaren 1etik aurrera, 12 urtetik 18 urtera bitarteko nerabeentzat Haize-Orratz gaztelekutik parte-hartzeko aukera eskainiko da, 16:30etatik 20:30etara.