Ikasturte berrian euskara ikasteko edo hobetzeko aukera zabala eskainiko du udal euskaltegiak

0
Ikasturte berrian euskara ikasteko edo hobetzeko aukera zabala eskainiko du udal euskaltegiak

Ikasturte berrian euskaraz ikasi edo maila hobetu nahi dutenentzat matrikulazio epea irekita du Udal Euskaltegiak, irailaren 24ra arte izango da irekita eta maila eta ikastaro eskaintza zabala izango da aurtengorako ere. Azken urteotan bezala, beka sistemaren bidez, euskaraz doan ikasi ahal izango da.

Udal Euskaltegiak ikasturte berrian euskara ikasteko saioak prest ditu. Euskaraz ikasi edo euskara maila hobetu nahi dutenek gaurtik  irailaren 24ra arte izena emateko matrikulazio epea zabalik dute. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00atara udal euskaltegian izango dute informazioa jaso edo ikastaroetan izena emateko aukera interesatuek. Azken urteotan bezala, euskara doan ikas daiteke Azpeitiko Udal Euskaltegian.

Euskaraz jakin arren, hobetu edo tituluren bat atera nahi dutenentzat, euskaraz ikasten hasiak direnentzat, lehen urratsak eman nahi dituztenentzat…. denentzat eta denetariko ikastaroak antolatuko dira aurtengorako ere . Maila guztietako ikastaroak, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak ateratzeko aukera ere eskaintzen da. Goiz, arrats zein gauez eskaintza zabala egiten da euskaraz ikasteko.

Iaz hasitako ibilbideari jarraituz gainera, hainbat mailatan on-line eskaintza ere eskainiko da; hau da, pauso bat eman eta on-line eskaintza ere eskainiko da hainbat mailatan, euskara ikasi nahi dutenei erraztasunak eman asmoz. Horrela, Udal Euskaltegiak herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua zabaldu eta hobetzea da helburua. Aurrez aurreko saioetarako segurtasuna bermatzeko eta euskaltegia euskara ikasteko gune segurua izateko protokoloa egin du Euskaltegiak eta zehaztutako irizpideei jarraituz eskainiko da eskaintza, iaz egin bezala.

EUSKARAZ IKASTEA, DOAKOA 

Duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitian. Hala, hainbat baldintza betez gero, euskaraz doan ikas daite Azpeitian.

Matrikulazio epea irekita izango da irailaren 24a bitartean. Euskaraz ikasteko izena eman edo ikastaroen inguruko informazio gehiago nahi dutenek, astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 18:00etara artean irekita izango dituzte Udal Euskaltegiko ateak.