«Merkealdi Kanpaina Berezia», irailaren 15, 16 eta 17an, Barakaldoko udal-mugartean.

0
2021eko irailaren 15eko 2021/8253 Dekretu bidez, Alkate Udalburuak Barakaldoko udal-mugartean, irailaren 15, 16 eta 17an, «Merkealdi Kanpaina Berezia» izeneko ekitaldian parte hartuko duten establezimenduek kanpoaldean gune publikoa okupatzeko baimena ematea eta bete beharreko baldintzak ere erabaki dituela jakinarazten da.

A) Espazio publikoa okupatzeko baldintza orokorrak:

  • Elementu guztiak espaloian jarriko dira. Ez da ibilgailuen trafiko gunerik hartuko.
  • Elementuak jartzean, etengabe bermatuko da oztoporik gabeko 2 metroko edo handiagoko  oinezkoentzako pasabidea, behar izatekotan.
  • Elementuak luzetara jarriko dira espaloian, eta ahal dela, kanpoaldeko ertzaren ondoan, eta gutxienez hogeita hamar (30) zentimetro utzi beharko da jendeak oztoporik izan ez dezan aparkatutako ibilgailuetatik irteteko edo ibilgailuetara sartzeko, baina babes-hesia egongo balitz, babes-bertikaletik hamar (10) zentimetro utzi beharko dira.  Ibilgailuak baterian aparkatzen badira, espaloiarekiko tartea hirurogei (60) zentimetrokoa izango da, gutxienez.
  • Horrela ezin bada, eta elementuak fatxadaren ondoan jarri behar badira, instalazioak okupatzen duen eremua mugatu egin beharko da, beraz, desmunta daitezkeen alboko babesak jarriko dira, lekua mugatzeko baina itsuek oztopoa identifikatzeko moduko babesak hain zuzen. Nolanahi ere, etengabe bermatuko da oztoporik gabeko bi (2) metroko edo handiagoko oinezkoentzako pasabidea. Babesen altuera gutxienez laurogeita hamar (90) zentimetrokoa izango da, eta euste-oinarriek ezin izango dute oinez ibiltzeko bidea okupatu. Ezin izango da inolako elementurik jarri lokaletako sarrera-irteera bidean.
  • Gutxienez bi (2) metroko distantzia utzi beharko da oinezkoen pasabideak, lokaletako sarrera-irteerak, garraio publikoko geltokiak eta pasabideak badaude.
  • Inoiz ere ez dira lerrokatutako zuhaitz-txorkoak okupatuko.
  • Jarritako elementuak inola ere ez dira bide seinaleak ikusteko oztopo izango.
  • Elementuren bat jabetza pribatuko gunean kokatuko balitz, eragindako jabeen onespena izan beharko da.
  • Baimendutako ordutegia amaitutakoan, kalean jarritako elementu guztiak kendu beharko dira.
  • Segurtasun-arrazoiak nahiz higiene eta osasun arrazoiak direla eta, elementuak mugitu edo kendu egingo dira beharrezkoa denean, bai eta premiazko zerbitzu nahiz lanak egin behar direnean ere.
  • Ez da euskarri-puntu finkorik jarriko, beraz, behar izanez gero, egonkortasuna bermatuko duten kontrapisuak jarriko dira, espaloiko zoladuran eragin gabe.
  • Jardueraren antolatzailea arduratuko da, bai okupatutako lurzorua, bai bertan jarritako elementuak garbi-garbi eta apain egoteaz, bai eta segurtasuna bermatzeaz ere.
  • Bide publikoan jarritako elementuak kendutakoan, antolakundeak ekingo dio eragin-eremua garbitzeari.

B) Ezohiko higiene- eta prebentzio-neurriak:

  • Eremu pertsonalean (postuko langileak eta publikoa):
    • Pertsona arteko distantzia 1,5 metro ingurukoa izan behar da. Distantzia hori mantendu ezin denean, beste hesi-neurri batzuk hartuko dira eta maskara erabili beharko da. Horretarako, bezeroen arteko 1,50 metroko segurtasun-tartea lurreko marken bidez adierazi beharko dute argi eta garbi aire zabaleko merkatuek edo bide publikoko salmenta ibiltarikoek.
    • Eskuetako higienea urarekin eta xaboiarekin egingo da eta, halakorik ez badago, soluzio hidroalkoholikoarekin.
    • Erabilera pertsonaleko objektuak (betaurrekoak, mugikorrak, teklatuak, sagua, txartelak, etab.) aldian behin garbitu eta desinfektatu beharko dira.
    • Eremu komunetan hartu beharreko prebentzio-neurriak: aireztapen egokia, ohiko kontaktu-gainazalak egunero garbitzea edo erabilera bakarreko eskularruak erabiltzea.
  • Postuetan:
    • Langileek elkarren arteko 1,50 metroko tartea utzi beharko dute gutxienez.
    • Postuetako pertsonek bakarrik ukitu ahal izango dituzte produktuak. Babesteko eskularruak eta maskara erabiliko dituzte beti, eta Covid-19a dela-eta, emandako higiene-jarraibideak eta gomendioak beteko dituzte.
    • Postuak garbitu eta desinfektatu beharko dira lanaldia hasi baino lehen eta lanaldia amaitzean, Covid-19aren pandemiari aurre egiteko emandako garbiketa- eta desinfekzio-jarraibideei jarraituz.
    • Garbiketarako, binilozko, nitrilozko edo latexezko eskularruak erabiltzea gomendatzen da. Azken horiek, alergia-prozesuak saihesteko, kotoizko eskularruen gainean erabiltzea aholkatzen da.
    • Gela hidroalkoholikoa, erabili eta botatzeko zapiak eta estalki eta poltsadun paperontziak izango dituzte hondakinak, hala nola zapiak eta behin erabiltzeko beste material batzuk botatzeko; eta ez da inolako hondakinik botako lurzorura. Paperontzi horiek sarritan garbitu beharko dira.
    • Lanaldi bakoitzaren ondoren, gainazalak, banagailuak, mostradoreak eta abar garbitu eta desinfektatu beharko dira, eta, oro har, eskuekin ukitu den edozein gainazal garbitu eta desinfektatu beharko da, horretarako ezarritako garbiketa-protokoloei jarraiki.
    • Ehungintzako merkataritza-sektoreko establezimenduetan, probagela badago, erabilera ahalik eta gehien mugatu beharko da, eta probagelaren eremua garbitu eta desinfektatu beharko da erabilera bakoitzaren ondoren. Dauden ehunen eta desinfekzio-prozeduren aniztasuna kontuan hartuta, establezimenduak probatutako edota itzulitako jantziak tratatzeko edota desinfektatzeko estrategia bat izango du.
    • Probagelara sartzeko gortina bat badago, eskularruekin edo ukondoz baino ez da ukituko. Gortinak eta probagelaren barrualdea desinfektatu egin beharko dira. Jantziak ukitzerakoan, eskularruak emango zaizkie beti bezeroei.
    • Oinetakoen salmentan, saltokiak emandako erabili eta botatzeko galtzerdiak edo plastikozko poltsa erabiliz probatzea gomendatzen da. Probatutako eta erosi gabeko produktua garbitu beharko da.
    • Bisuteriaren eta antzekoen salmentan, produktu horiek dituzten ezaugarri bereziak direla-eta, probatzen badira, saltzaileak maskara eta eskularruak erabili beharko ditu, eta, bezeroak maskara eta gel hidroalkoholikoarekin desinfektatu beharko ditu eskuak edo artikulua jarriko duen gorputz-atala.
    • Oro har, ura eta xaboia gomendatzen dira produktu desinfektatzaile gisa. Era berean, 70º-ko alkohol propilikoa toallita edo kotoizko disko batez igurtzita, baina alkoholak kaltetu ditzakeen piezetan aplikatzea saihestu behar da, eta kasu horretan, hidrogeno peroxidoa (ur oxigenatua) erabiltzea gomendatzen da.