Eusko Jaurlaritzak 70.000 euro bideratu ditu Basque Country International Women ‘s Cup finantzatzeko

0

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, zuzeneko diru-laguntza bat onartu du Euskadiko Futbol Federazioarentzat, Zubietan apirilean egin zen «Basque Country International Women ‘s Cup» futbol txapelketaren antolaketa-gastuak finantzatzeko.

Txapelketan, emakumezkoen euskal selekzioarekin batera, Argentinako selekzioak eta Venezuelakoak hartu zuten parte. Txapelketak emakumezkoen futbolari bultzada emateko eta euskal selekzioak nazioartean proiekzio handiagoa izateko balio izan zuen