Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako profesionalei eskerrak emateko kanpaina abiarazi du

0
Fotografía: EITB.

Eusko Jaurlaritzak, Osasun Sailaren bitartez, Osakidetzako profesionalei eskerrak emateko kanpaina bat egin du, Covid-19 pandemiaren garaian erakutsitako konpromisoagatik. Hilaren 22tik aurrera hedatuko da hedabideetan, sare sozialetan eta hiri-euskarrietan.

Bideoen, irrati-iragarkien eta kartelen bidez, kanpainak ikusarazi nahi du pandemiari osasunaren ikuspegitik erantzuteak suposatu duen ahalegin personal eta gizatiarra. Horretarako, lehen lerroan lan egin duten profesionalen lekukotzak eman nahi dira, hala nola, medikuntzako eta erizaintzako osasun-langileak, anbulantzietako, administrazioko eta arakatze-sareko langileak, zeladoreak, eta herritarrei arreta egokia emateko funtsezko laguntza-lanak egin dituzten beste profesional talde batzuk, hala nola, informatikariak, laborategietako langileak, garbitzaile zerbitzukoak…