Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Zumaiako hondartzan

0

Gaur arratsaldean Ertzaintzaren helikopteroak 32 urteko emakume bati lagundu dio Itzurungo hondartzan, olatu batek harkaitzen kontra bota baitu.

Gaur arratsaldeko bostak laurden gutxi aldera, larrialdietako SOS DEIAK 112 zerbitzuan emakume baten deia jaso dute, Zumaian, Itzurungo hondartzan, istripua izan duela eta laguntza eskatuz. Emakumearen esanetan, olatu-kolpe batek harrapatu eta harkaitzen kontra bota du, eta hanka batean egin duen zauri irekiaren ondorioz ezin zen ondo ibili.

Biktimaren egoera kontuan hartuta, eta marea igotzen ari zela ikusita, Ertzaintzaren helikopteroa eta Zaintza eta Erreskate Unitateko erreskatatzaileak hurbildu dira lekura, eta emakumea hartu eta anbulantzia zain zuen lekura eraman dute.