Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek aurkitu dute atzo perretxikoak biltzen ari zela Aramaion desagertu zen gizona

0

Desagertutako gizona, 67 urtekoa eta Izurtzakoa, gaur goizeko hamar eta erdietan aurkitu du bilaketa lanetan ari zen DYAko talde batek. Gizona osasun-egoera onean dago, gaua egurats zabalean igaro ondoren.

Bilaketa-dispositiboa atzo arratsaldean jarri zuten abian, familiarteko batek ohartarazi ondoren Olaetako baso batean perretxikoak biltzen ari zenean desagertu zela. Atzo eta gaur goizean gizonaren bila ibili diren larrialdietako zerbitzuek ingurua aztertu dute, eta osasun-egoera onean aurkitu dute.

Bilaketa-operatiboan Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atalak eta Txakurren Unitateak, Deba-Urolako Ertzain-etxeko patruilek, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriak, DYAk eta Arabako suhiltzaileek parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari batek koordinatuta.