Helburu profesionala zehazteko laguntzaeskaintzen duen Bidelan programan izena emateko epea zabaldu da

0
Urriaren 25etik 29ra Bidelan programa garatuko du Iraurgi Berritzenek. Batez ere emakumeei zuzendurik egongo da  eta 9:15etatik 12:15etara izango da Intsausti Jauregiko 1. solairuan.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (ekintzailetza, industria, zerbitzuak eta menpekotasuna – 3. adina), eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu.

Programan parte hartzeko interesdunek, izena eman edo informazio gehiago jaso dezakete 688 873 589 telefonora deituta(Sandra).