Bingen Zupiria sailburuak Martin Ugalderen jaiotzaren 100. urteurrenaren harira antolatutako haren lanen digitalizazioaren aurkezpenean eta «Itzulera baten historia» liburuaren irakurketa jarraituan parte hartu du

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak, Andoni Iturbe Kultura sailburuordearekin batera, Martin Ugalderen jaiotzaren 100. urteurrenaren harira antolatutako haren lanen digitalizazioaren aurkezpenean eta «Itzulera baten historia» liburuaren irakurketa jarraituan parte hartu du gaur.

Martin Ugalde jaio zela 100 urte betetzen diren honetan, gaur goizean bere izena daraman parkean bi ekitaldi antolatu dira: batetik, Jakinek egin duen digitalizazio eta sareratze lanen aurkezpena, eta jarraian, egun osoko “Itzulera baten historia” liburuaren irakurketa jarraia. Bertan, idazle andoaindarraren familiaz gain, erakunde eta eragile ezberdinetako ordezkariek parte hartu dute.

Informazio gehiago hemen.