Emakundeko zuzendariak Berdintasunerako Konferentzia Sektorialaren pandemiaren osteko lehen aurrez aurreko bileran parte hartu du

0

Gaur goizean, pandemiaren ondorengo aurrez aurreko lehen Berdintasun Konferentzia Sektoriala egin da Madrilgo Senatuaren egoitzan. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa parte hartu du Irene Montero Berdintasun ministroa buru izan duen bileran. Bertan, autonomia erkidegoetako ordezkariek parte hartu dute. Bileran, genero indarkeriaren aurkako Estatu Ituna blindatzeko eskatu du ministroak, eta, besteak beste, Indarkeria Matxistaren aurkako Hobekuntza eta Modernizazio Planaren premiazko neurrien katalogoa eta Estatu Itunaren funtsak izan dituzte hizpide.