Guggenheim Bilbao Museoaren komunitatea ehun mila kide izatera iritsi da

0

Guggenheim Bilbao Museoak artearen eta kulturaren inguruan sortua duen komunitatea —Community— ehun mila kide baino gehiago izatera iritsi da azaroan. Guztira 21.603 Lagun eta 78.807 Jarraitzaile biltzen ditu Museoak artezaleekin hartu-emanean aritzeko eta euren intereseko edukiak zein bestelako abantailak eskaintzeko abian jarritako komunitate handi horrek.