Donostia – Biarritz autobus zuzenak bi hiriak lotuko ditu Gabonetan

0

Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarrekin lan egiten jarraitzen dute udan ezarritako helburu lortzeko: bi turismogune bikainetako turismoa sustatzeko indarrak batzea turismo-marka bakarraren pean; horrek kanpoko merkatura begira erakargarritasun handiagoz proiektatuko ditu eta bisitari berriak lortzen eta bisitak desestazionalizatzen lagunduko die.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitarte, zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 12 €-ko prezioan. Txartelak Biarritzeko turismo-bulegoetan edo www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira. Gainera, bulegoetan bertan, bi hirietan egin ahal izateko planak proposatuko dituzte.