Josu Erkoreka: «19:00etatik aurrera eurite gehiago espero ditugu eta adi egon beharko dugu»

0

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, ETB1-eko «Egun On Euskadi» saioan. Ibaien egoeraren bilakaeraz, errepideen egoeraz, eguraldi iragarpenez eta uholde arriskuari buruz hitz egin du. Gaurkotasuneko beste gai batzuk ere jorratu ditu.