Lan eta Enplegu Sailak Lan Autonomoaren Foroa sortzeari ekin dio

0

Lan eta Enplegu Sailak hasiera eman die gaur Lan Autonomoaren Foroa sortzeko izapideei. Topagune horretan, sektoreari laguntzeko politika eraginkorrak diseinatuko dira.

Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea AVA (Euskal Autonomoen Elkartea), ABAT (Euskadiko Autonomoen Elkartea) eta UPTA (Profesionalen eta Langile Autonomoen Batasuna) erakundeetako ordezkariekin bildu da gaur Gasteizen, eta hasiera eman dio aurten onartutako 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian jasota dagoen foro hau abian jartzeko prozesuari. Bileran parte hartu dute, halaber, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Lourdes Iscarrek eta Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Díaz Arsuagak.

Pérez Barredok zehaztu duenez, autonomoen arazo eta kezken hausnarketarako eta azterketarako gune bat izatea nahi da, herrialde honen zati handi bat, bereziki laneko arriskuen prebentzioarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duen guztian.

Ildo horretan, azpimarratu du foroaren helburua langile autonomoen eta exekutiboaren arteko komunikazio-bide bat ezartzea dela, sektoreari laguntzeko politika eraginkorrak diseinatzeko. Bi alderdiek beste hitzordu bat eskatu dute hiru hilabeteko epean, foro hori sortzeko tresna juridikoaren zirriborroa izateko.