Donostiako 2022ko udal egutegia astelehenean banatuko da, abenduaren 20an

0

Donostiako Udalak 2022ko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren astelehenean, hilak 20. Goizeko 10:00etatik 13:00ak arte Alderdiederreko sarrera nagusian eta Udal Musika eta Dantza Eskolan. Altzako Udalinfon aldiz 11:00etatik 12:00etara izango da eta Kultur etxeetan goiz eta arratsaldez, eraikin bakoitzari dagokion ordutegiaren barruan.
Betiere, aleak agortu bitartean.

  • Alderdiederreko sarrera nagusian: 10:00-13:00
  • Udal Musika eta Dantza Eskolan: 10:00-13:00
  • Altzako Udalinfon: 11:00-12:00

Egutegiak hiriak proiektatu nahi dituen balioak biltzen ditu, duela gutxi aurkeztutako 2030 Plan Estrategikoaren inspirazio gisa erabili direnak. Bere leloa, aipatutako plana bezala, “Nahi dugun hiria. Aukeren hiria” da, hainbat balio biltzen ditu, hala nola elkartasuna, kohesioa, iraunkortasuna, inklusioa, identitatea, sormena, berdintasuna, tradizioa edo berrikuntza.

Berritasun gisa, egutegiak QR kode bat du, eta kode horren bidez “Aukeren hiria” bideoa ikusi ahal izango da.

Kultur etxeetan

Auzo ezberdinetako kultur etxeetan ere goizez udal egutegia jaso nahi duenak izango du aukera 10:00etatik aurrera 14:00ak arte honako hauetan:

  • Egia
  • Okendo
  • Casares
  • Amara-Ernest Lluch
  • Aieteko kultur etxea astelehenetan itxita dagoenez, banaketa asteartean egingo dute, hilak 21

Arratsaldez 16:00etatik 20:30ak arte, hurrengoetan:

  • Egia
  • Okendo
  • Casares
  • Amara-Ernest Lluch
  • Lugaritz
  • Intxaurrondo
  • Larrotxene
  • Loiola
  • Etxarriene Auzo Etxean ere banatuko da aurten: 16:30-20:00*
  • Larratxoko liburutegiaren ordutegia: 16:30-20:00*

 

Soberazkoak

Asteazkenetik aurrera, eta betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita Udaletxeko sarreran ere.