Donostiako Udalaren Txistulari taldearen Gabonetako kontzertua

0

Igandean, abenduak 19, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak kontzertu berezia eskainiko du 12:30ean Santa Maria Basilikan. Bertan, datozen ospakizunekin bat eginaz, Gabon doinuz osaturiko kontzertu-programa eskainiko du taldeak; Olentzero, Ai hau gauaren, Alaken, Hator, Hatoreta beste doinu asko abesteko plaza musikala sortuko du taldeak.

EGITARAUA:

  • Symphonie des Noëls – Michel Richard Delalande
  • Eguberriko Zazpi Kanta – Jose Ignazio Ansorena
  • Eguberriko Alborada – Luis Urteaga
  • Danbolin Txikia – Henry Onorati*
  • La Gitanilla – Evaristi Ciria*
  • Alaken – Imanol Urbieta*
  • Hator, Mutil – Antonio eta Juan Kruz de la Fuente
  • Santo Tomaseko Feria – Jose Ignazio Ansorena

*Moldaketa: J. I. Ansorena