Aurten erretiroa hartu duten udal langileei omenaldia Donostian

0

Udalbatzar aretoak ohiko omenaldia hartu du gaur eguerdian aurten erretiroa hartu duten udal langileei. Horiek guztiek udal korporazioaren eta ekitaldia ikustera gerturatu diren lankideen omenaldia jaso dute.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren eta hiritarren zerbitzura urte guztietan egindako lana eskertu die eta aro berri honetan donostiar aktibo izaten jarraitzeko eskatu die.