Sarrerak Mancha Realen aurkako Kopako estreinaldirako

0

Atletico Mancha Real taldeak 300 sarrera bidaliko dizkio Athletici Kopa final 1/16etako norgehiagokarako. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Clubeko webgune ofizialaren bitartez eman dezakete izena, Bazkideen Txokoan, abenduaren 27tik, astelehenetik aurrera, asteazkenera arte, abenduak 29 (16:00ak).

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Sarrerarik soberan balego, Clubeko Peña ofizialentzat izango lirateke. Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da eta Mancha Realeko txarteldegietan jasoko dira.

Sarrerak hartzeko beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia eta jaiotze data adieraztea aurrerago eskainiko zaizuen dokumentu batean.