Oinezkoentzako irekita dago Loiolabide 34-36 zenbakien arteko zatia Azpeitin

0
Loiolako Inazio Etorbideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritu du Azpeitiko Udalak. Obrak erabat bukatu ez badira ere, oinezkoentzako irekita dago, dagoeneko. Construcciones Moyua enpresa ari da obrak gauzatzen eta 255.885,49 €-ko inbertsioa egin du udalak horretarako. Azpiegitura sareak egokitzeaz gain, urbanizazio lanak egin dira, herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.