Ostalariak ere Ekindar azpeitiarren energia kooperatibarako aurreinskripzioa egiten hasi dira

0
Abenduaren 15ean egin zen Ekindar azpeitiarren energia kooperatibaren aurkezpen irekia. Hainbat Merkatarik eta Bertan Merkataritza Elkarteak haa eskatuta duela hainbat egin zen merkatariei zuzenduriko bilera. Bileraren ostean, ugari dira aurreinskripzioa egitea erabaki dutenak. Aurreinskripzioa proiektuan interesa dute herritar zein merkatariek egin dezakete Ekindarren webgunearen bidez.

Abenduaren erdian, Azpeitian bertan 450 familientzako energia sortzeko kooperatiba eta proiektua aurkeztu zenetik, interes handia piztu da herritar eta merkatarien artean. Interes horren isla izan zen aurkezpenean Sanagustin betetzea, eta ordutik ehundaka izan dira kooperatibako bazkide izateko aurreinskripzioa egin duten herritar eta merkatariak.

Proiektua herritar zein merkatariei zuzendua izanik, hainbat merkatarik aparteko bilera bat egiteko nahia azaldu zuten; baita Bertan Merkatari Elkarteak ere, eta hala adostuta, pasa den astean egin zen bilera.

Aurreinskripzioa zabalik

Proiektua aurkeztu zenetik ehundaka izan dira proiektuan parte hartzeko interesa azaldu eta aurreinskripzioa egin duten herritarrak. Merkatariei zuzenduriko bileraren ostean, merkatari asko izan dira proiektura batzeko aurreinskripzioa egitera animatu direnak ere. Proiektuan interesa duten baina oraindik aurreinskripzioa egin ez dutenek, Ekindar-en webgunean dute horretako aukera. Proiektuaren inguruko informazio gehiago ere bertan aurki dezakete.

 

Zer da Ekindar? 

• Ekindar azpeitiarren energia kooperatiba, irabazki asmorik gabekoa izango da. Bazkideen %70a herritarrena izango da eta %30 bestelako bazkide kolaboratzaileena.
• Hiru helburu nagusi izango ditu kooperatibak: gaiaren inguruko sentsibilizazioan eragitea; enregiaren prezioaren demokratizazioa bultzatzea eta trantsizio energetikorako pausoak ematea,
• Ekindarren lehen proiektua hektarea bateko plaka fotovoltaikoen parke bat egingo da. 2.200 panel inguru ezarriko dira bertan.
• Sortutako energia sare orokorrera salduko da, eta bazkideek saretik jasoko dute energia bere etxean.
• Bazkideek 25 urterako energia izango dute aseguratuta.
• Urrestillan, Kaminazpi deituriko eremuan kokatuko da parkea.
• Herriko 450 familia eta merkatariren energia beharrak asetzea aurreikusten da.
• Lau lagun bizi diren etxe bateko energia beharrei aurre egiteko 5 panel behar izaten dira gutxi gorabehera.
• Bazkide izan nahi dutenei, gaur egungo fakturarekin kalkulua egingo zaio, bazkide izateko aportazioa eta fakturan ordainduko dutena zehazteko.
• Bakoitzak bere energia beharrei erantzuteko adina energia erosteko aukera izango du. Hau da inbertsio energetikoa izango da.
• Lur eremu horretan instalazioa egiteko ingurumen baimenak tramitatzen ari dira, eta ahozko baimenak badituzte ere, idatzizko baimen definitiboa otsailean jasotzea aurreikusten da.
• Plakak jartzeaz gain, eremuari bigarren eta hirugarren nekazal erabilera ematea nahi da. Hala, erletegia eta landare-hazitegia ere ezarriko dira bertan.

Ikusi aurkezpenaren bideoa.