6.000 euroko isuna La Pollako biraren arduradunei, osasun neurriak ez betetzeagatik Gasteizen

0

Musika-taldearen biraren arduradunek 6.000 euro ordaindu beharko dizkiote, guztira, altxor publikoari, bi ekitalditan arau-hauste berak egiteagatik: sarreran Covid Ziurtagiri Digitala eta egiaztagiriak ez exijitzea eta maskara erabiltzeko derrigortasuna ez betetzea.

Osasun Sailak, hala, osasun-araudian aurreikusten den zehapen handiena jarriko du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak igorritako salaketan oinarrituta; hartan egiaztatzen da arau-hauste horiek egin direla Vitoria-Gasteizko Buesa Arena pabiloian 2021eko abenduaren 17an eta 18an izandako emankizunetan.

Bi data horietan, EAE osasun-larrialdiko egoeran zegoen, eta, ondorioz, COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzko Legean (ekainaren 24ko 2/2021 Legea) aurreikusitako zehapen-prozedura aplikatu behar da.

Arau hori kontuan hartuta, kontzertu bakoitzeko 3.000 euroko isunak jarri dira; beraz, gutxieneko mailako arau-hauste larri gisa tipifikatu da eta, hala, zehapena, guztira, 6.000 eurokoa da.