Juan Carlos Ibarrolak bere gain hartu du Lanbideko Prestakuntza Zuzendaritza

0

Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugartek otsailetik Aurrera hartuko du  bere gain Lanbideko Prestakuntza Zuzendaritza Jesus Losadaren ordez; Losadak kargua utziko baitu, erretiroa dela-eta. Enplegu-zerbitzu publikoaren arlo honek erronka berriak izango ditu aurten. Izan ere, trantsizio ekonomiko handiek eskatu egiten dute  langileen gaitasunak eta trebetasunak etengabe egokitzea. Eta hori Lanbidek eskubide gisa bermatu beharko du,  Euskal Enplegu Sistemaren Legea onartzen denetik aurrera.

Juan Carlos Ibarrola Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Marketineko masterra du EHUn. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena Hobetuz Lanbide Heziketarako Euskal Fundazioari lotuta egon da hura sortu zenetik. Gainera, 1997an Bizkaiko lurralde-zuzendaritza hartu zuen, eta 2010etik aurrera fundazioaren zuzendari kudeatzailea izan da. Ondoren, 2020. urtean,  Lanbiden  sartu zen, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren koordinatzaile .

Azken urtean (Idoia Mendia lehendakariordeak proposatu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak ekainean onartutako dekretuari jarraiki) Prestazio eta Gizarteratze Zuzendaritza berria sortu zen Lanbiden, ordura arte Prestakuntzarekin lotuta zegoena. Sortze horrek helburu zuen  Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketan eta plangintzan eraginkortasun handiagoa lortzea. Azken hori ( Gutxieneko Diru-sarrerak) kudeaketa-gomendio gisa sartu zen; eta gaur egun euskal sistemarako transferentzia- eta integrazio-fasean dago.

Horrela, Losadak Prestakuntza Zuzendaritza birbideratzeari ekin zion;   Ibarrolak erronka berriak bere gain hartu beharko dituelarik . Gainera, kontuan hartu behar da  2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak langileen etengabeko prestakuntza behar gisa hartzen  duela; zertarako eta bermatzeko herritarrek kalitatezko enpleguak mantentzen eta eskuratzen dituztela ( eraldaketa bizkorreko prozesuetan dauden enpresen eskarietara egokituak). Behar hori  eskubide subjektibo gisa jasoko du Euskal Enplegu Sistemaren Legeak (egun elaborazio fasean dagoena), eta  Lanbidek bermatu beharko du.

Gloria Mugicak, Lanbideko zuzendari nagusiak, aldaketaren berri eman die bai Administrazio Kontseiluko kideei , bai eta  enpresa-batzordeari ere; eta gauzatuko da Jesus Losadaren erretiroa gauzatzen den unean bertan,  otsailerako aurreikusita dagoena.