Abian da berriro Emakumeen Kulturarteko Gunea

0

Donostiako Kultur Aniztasun bulegoak eta Berdintasun sailak elkarlanean, emakume etorkinen ahalduntze prozesua laguntzeko ekimena sustatzen eta koordinatzen dute. Daiteke Gizarte Aholkularitzaren esku dago egitasmoaren dinamizazioa.

Ostegunero 16:30etatik 18:30etara daukate hitzordua gune honetan parte hartu nahi duten jatorri desberdinetako emakumeek. Partaideen bizipen propioetatik abiatuta migrazioak nola bizi dituzten aztertzen dute elkarrekin. Zailtasunetatik ikasten saiatzen dira, eta banakakoen eta taldearen lorpenak sozializatzen dituzte. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko tresna eta baliabideak bereganatzea dute helburu.

Horiez gain, gune honen helburu nagusietako bat balizko isolamendu batetik ateratzen laguntzea da, euskal gizartea eta jatorrizko gizartea ezaguraztea, eta guneko partaideek elkarrekin aisialdi, entretenimendu eta ezagupen ekintzetan parte hartzea bultzatzea.

Ikastaroa doan da.

Lekua: Emakumeen etxea; Okendo 9, Donostia
Eguna: osteguna
Ordua: 16:30-18:30
Hizkuntza: gaztelania
Informazio gehiago: Emakumeen Etxean; tel: 943 481779; mail:kulturaniztasuna@donostia.eus