Azpeitiko igerilekuko muskulazio gelako berritzea dela eta, datorren astean itxita izango da azpiegitura hori

0
Herritarrei Kirol Patronatuak eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko helburuz, igerilekuko muskulazio gelako makinaria datorren astean aldatuko da. hori dela eta, hilaren 24tik 28ra bitartean itxita izango da muskulazio gela.

Urtarrilaren 24tik 28ra (bi egunak barne) muskulazio gela berrituko da, Zehazki, makineria gaur egun dagoen makinaria guztia berrituko da, eta horretarako ezinbestekoa da gela egun batzuez ixte izatea. Horregatik urtarrilaren 24tik 28ra bitartean ez da erabilgarri izango azpiegitura hori.

Igerilekuko muskulazio gela itxita dagoen bitartean, ordea, kiroldegiko muskulazio aretoa erabili ahal izango dute bazkideek. Horretarako, aldez aurretik hitzordua telefonoz eskatu beharko da, aforoak errespetatzeko.

Hitzordua hartzeko  943 81 30 69 telefono zenbakira deitu beharko da.

 

Komunikazioa hobetu nahian

Azpeitiko Kirol Patronatuak bere bazkideekin duen komunikazioa hobetu, azkartu eta errazteko helburua du. Bide horretan, dagoeneko, Azpeitiko kirol instalakuntzen informazio garrantzitsua bazkideek beren e-postan jasotzeko aukera dute. Horretarako, ordea, bazkideek helbide elektronikoa eman behar dute kiroldegiko edo igerilekuko harreratik pasata, telefonoz deituta edo helbide elektronikora idatzita. Nahikoa da izen abizenak, bazkide zenbakia eta helbide elektronikoa ematea.

Harremanetarako

Igerilekua: 943 8141 21

Landeta kirolgunea: 943 81 30 69

e-posta: azpeitiakiroldegiak@gmail.com