Sophie Istillarten mediku-txostena

0

Sophie Istillart Athletic Clubeko erdilariak ebakuntza-gelatik igaro beharko du. Pasa den igandean, Athleticek Levanteren aurka lortutako garaipenean eta partidaren ordua beteta, Baionakoak belaunean min hartu zuen. Jokaldi isolatua izan zen, baina Istillartek ezin izan zuen zelaian jarraitu eta Itxasok ordezkatu zuen. Lehen miaketen ondoren (iragarpen okerrenak eta beharrezko proba medikoak iragartzen zituzten), Klubeko Zerbitzu Medikoek honako hau adierazi dute:

  • Sophie Istillart: eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Ebakuntza kirurgikoa egingo zaio hurrengo egunetan.

Iraupen luzeko lesio hau Naroa Uriarterenari gehitu behar zaio, duela hilabete baino gutxiago, hau ere belaunean aurreko lotailu gurutzatua hausteagatik. Bakioko defentsari otsailaren 1ean egingo diote ebakuntza.

Eutsi, Sophie!!!