Eusko Jaurlaritza boluntario-elkarteei larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko eta 8.000 identifikazio-eskumuturreko banatuko ditu

0

Eusko Jaurlaritza hasi da banatzen larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko eta 8.000 identifikazio-eskumuturreko. Materiala Euskadiko babes zibileko 26 elkarteen artean banatuko du, eta, era horretara, larrialdietarako materiala banatzeko 2020an hasitako kanpainarekin jarraituko du. Iaz 410 identifikazio-txaleko eta azkar zabaltzen diren 12 karpa banatu zituen.

Oraingoan funtzio anitzeko kaskoak dira, eranskailu islatzaileez, lanpara-euskarriaz eta betaurrekoez hornituak eta eremu irekietako suteetan eta hiri-eremuko, landa-eremuko eta mendiko erreskateetan erabiltzeko modukoak. Kaskoek 112 anagrama dute, eta oso baliagarriak dira elkarretaratzeetarako eta ekitaldi handietarako.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatuari, konpromisoari eta kualifikazio altuari esker, gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa du.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak.