Gorka Agirrek Sestao Riverren jokatuko du lagatuta

0

Athletic Clubek eta Sestao Riverrek akordioa lortu dute Gorka Agirre Las Llanaseko talden utzita joka dezan 2021-22 denboraldiaren amaierara arte.

Erdilariak zazpi partidatan hartu du parte Bilbao Athleticekin Primera RFEFn, gol bat sartuta. Joan den denboraldian bost gol sartu zituen CD Basconiarekin jokatu zituen 20 neurketetan.