Urtarrilean 1.099 langabetu gehiago izan dira, eta hilabetea 115.944 langaberekin itxi da

0

Ohi bezala, langabezia igo egin da urtarrilean. Hori albiste txarra da beti, lan bila ari diren eta aurkitzen ez duten pertsonez ari garelako. Eta gaur egun duela hilabete baino pertsona gehiago daude langabezian.

Baina historikoki gertatzen den zerbait da, bai urte onetan, bai urte txarretan. Urtarrilean, Gabonetan eskari handienari erantzuteko egindako kontratuei amaiera ematen zaie. Izan ere, igoera hori zerbitzuen sektorean gertatzen da, eta industrian eta eraikuntzan, berriz, langabeziak behera egiten du. Hiru lurraldeetan gertatzen da hori. Ondorioz, kaltetuenak emakumeak dira, langabezian dauden pertsona berri gehienak.

Beraz, igoera hori zuzenean lotuta dago aldi baterako kontratuekin, horiek baitira ostegun honetan Diputatuen Kongresuan bozkatuko den lan-akordioarekin mugatu nahi direnak. Hori da aurrean dugun erronka handienetako bat.  Datu txar hori gorabehera, krisi honetan enplegua berreskuratzeko joera berretsi delako. Gaur egun, pandemia piztu aurretik baino pertsona gutxiago daude langabezian, eta duela urtebete baino gutxiago. Baina lan-esparru bat behar dugu, aldi baterako kontratuak eta kontratu prekarioak murriztuko dituena eta kaleratzea azken aukeratzat hartuko duena.