Eskolak ‘Juliette, neska ausarta’ berdintasuna lantzeko koreografia aurkeztuko du martxoan

0

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Dantza Garaikideko irakasle Ana Remirok eta Noemi Vianak, Nerea Kortabitarteren Juliette, Neska ausarta ipuinaren koreografia egin dute. Ipuina Intxaurrondo kultur zentroan izango da, Emakumearen Astearen barruan. Juliette, neska ausarta ipuin ilustratua da, 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua, haurtzaroan berdintasuna eta genero-estereotipoak lantzeko, eta Ruben B. Caballerok ilustratua.

SINOPSIA: Juliette neska indartsua da, eta bere ezpatarekin jolastea eta pirataz mozorrotzea gustatzen zaio. 7 urterekin, begirada errugabea eta arima basatia, bere buruari galdetzen dio ea zergatik baldintzatu behar dituzten haurrak helduek eta gizarteak ezartzen dituzten rolek. Behera estereotipoak eta gora neska ausartak!