‘Uraren Ninfa’ eskultura ohiko lekuan birjarri da Donostian

0

Asteburu honetan ‘Uraren Ninfa’ eskultura ohiko lekuan jarri da zaharberritze-lanak egin ondoren.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak gogorarazi duenez, «joan den urrian Alderdi Ederreko urmaeletik eskultura kendu zuten. Eskultura horrek hainbat kalte zituen, iturria elikatzen zuen ur-hodia barne, eta oso herdoilduta zegoen. Denbora horretan, eskultura saneatu, hodi berri bat jarri, margotu eta urmaela egokitu da, batez ere eskulturaren oinarri den idulkia, azuleju asko hautsita zituena«.

Oso azuleju bereziak dira, eskuz margotutako marrazki desberdinekin, eta ez dira merkatuan aurkitzen errazak, tailerretan berariaz enkargatzen ez badira behintzat. Urmaela errematatzeko, urez bete eta ninfa eusten duen iturria piztu egin behar da, zeina, hilabete batzuk geroago, bere lekura itzuli baita.