Donostiako Udalak Antso Jakitunaren hiribidearen ardatz bikoitia berrurbanizatuko du

0

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Antso Jakitunaren hiribideko ardatz bikoitia berrurbanizatzeko proiektua, 1.042.996 euroko aurrekontuarekin.

Antso Jakitunaren hiribideak Amara Berri eta Erdialdea lotzen ditu. Hiriarentzat arteria garrantzitsua da, eta urteetan zehar aldaketa asko izan ditu. Horrela, denbora luzez eta Donostiako saihesbidea egin zenetik, hiriaren erdialderako sarrera eta irteera nagusietako bat izan da.

Proiektuak eremu zabala proposatzen du, oztoporik gabea eta ondo argiztatua etxebizitzen eta saltokien ondoan, hiri altzariak berrantolatzea eta berdegune bat sortzea, pasabide hori galtzadatik bereizteko.

Erantzun horri esker, gainera, eremuko azpiegitura guztiak berritzen dira, kanpoko ilarako tamaina handiko zuhaitzei eragin gabe, eta ahal den neurrian ahalik eta eragozpen gutxien eragiten zaie bizilagunei obrak egiten diren bitartean.

Garberako biribilgunea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Construcciones Zubieder SL-ri esleitzea Garberako biribilgunearen inguruan bideak egokitzeko proiektuari dagozkion obrak egiteko kontratua. Proiektuak 249.786 euroko aurrekontua du, eta 13 asteko egikaritze epea.

Biribilgunean egin beharreko jarduketak aprobetxatuz, ondoko suhiltzaile parkeko ibilgailuen irteerei buruzko seinaleztapenean zenbait hobekuntza ezarriko dira.

Suhiltzaileen ibilgailuak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du SPISZ-rako hiru ibilgailuren hornidura kontratatzeko espedientea onartu du. Lizitazio aurrekontua 138.842 eurokoa da, eta entregatzeko epea 10 hilabetekoa.

Kontratuaren xedea da Ibilgailuen Atalerako hiru ibilgailu hornitzea:

  • mendiko/altuerako erreskate materiala eramateko 4×4 furgoi bat (45.454 euro)
  • agintarientzako 4×4 furgoi konbinatu bat (49.586 euro)
  • pertsonak eta materiala eramateko furgoi elektriko bat (43.801 euro).

 

Amara kaleko eraikinak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Amara kaleko 11, 13 eta 17 zenbakietako etxebizitzak eraisteko proiektua. AGM arquitectos, S.L.P. enpresak idatzitako txostenaren ondorioak kontuan hartuta idatzi da proiektua eta 504.621 euroko aurrekontua du.

Birgaitze hipotetikoaren kostuak erraz gaindituko luke hirigintza arloan “hondamen ekonomikoa” deritzona. Kontuan izanda, gainera, interbentzioak ostatu emateak ekarriko lituzkeela eta hainbat gabezi utziko lituzkeela, eraikina birgaitzeko, birsortzeko eta balioan jartzeko hipotesia ez da bideragarria.

Baranden mantentzea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, barandak, oinezkoen babesgarriak, itxiturak eta hirian diren bestelako errementaritza-lanak konpontzeko, berritzeko eta mantentzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea. Aurreikusitako urteko gehieneko aurrekontua 175.000 eurokoa da eta egikaritze epea 2 urtekoa izango da, eta urtebeteko beste bi luzapen egin ahal izango dira.

Frantziako Tourra

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du baimena ematea 2021-2023 aldirako lankidetza hitzarmena izenpetzeari 2023ko uztailaren 1etik 3ra bitartean izango den «Grand Départ Tour de France – Pays Basque 2023» ekitaldia antolatzeko.