Aitor Uriarte buru dela elkartu da Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia

0

Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria buru dela elkartu da gaur Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia, datorren astelehenean Jokoaren Euskal Kontseilua elkartu aurretik. Bileran gai honetan egindako lanak laburbildu dituzte Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren 2021eko Memoriaren aurkezpenarekin.

Bestalde, bileran azaldu dituzte Ertzaintzako Joko eta Ikuskizunen Unitatearen 2022rako Ikuskapen Plana, Jokoaren Euskal Behatokiak 2021ean egindako lanak eta 2022rako egin duen planifikazioa eta Euskadiko Jokoaren Erregelamenduaren aldaketa, joan den otsailaren 16an indarrean jarri zena.

JOKOAREN BATZORDE TEKNIKO AHOLKULARIA

Batzorde hau Segurtasun Sailari atxikitako parte hartzeko eta aholku emateko organoa da. Sailaren egitura organikoan integratu gabe, haren xedea da joko-sektorearen iradokizunak eta proposamenak bideratzea, joko-sektorearen egoera zein den aztertzea, arau berriek eta joko-mota berriek sektorean duten eragina aztertzea, eta joko arduratsua sustatzeko ekimenak bultzatzea.