Lehendakariak Euskadik migrazio-fenomenoekin duen konpromisoa azpimarratu du, eta Ukrainako biztanleria hartzeko prestatzen ari dela ziurtatu du

0

Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dute, gaur goizean, Onda Vasca irratiko “Euskadi Hoy” saioan. Bertan, Ukrainako gerra, pandemia, Osakidetzako greba eta Presidenteen Konferentzia izan ditu hizpide, besteak beste.